FANDOM

1,941,444 Pages

StarIconGreen
LangIcon
Beheko Plaza

This song is by Itoiz and appears on the album Alkolea (1982).

Hegohaizearen gainean datorren
Ilargi betearen oroimenez...
...David Bowierekin...
Eta beti igual, eta beti igual
Eta beti igual, eta beti igual gabiltza
Bortxakeriaren sentsazio aske batek
Jotzen du nere burua
... ezin da.

Eguneroko berriaren ilusioa
Hain delikatua zela
Hain delikatua,
Egunsenti bakoitzaren aurka
Apurtzen da
Ahazte bakoitzera
Eta beti igual, eta beti igual
Eta beti igual, eta beti igual gabiltza
...ezin da.

Norantza atzeratu
Ez bada hire kristalezko begiradara
Hire hitz tiranoetara
Hire latorrizko tximetara
Hire eguneroko "zortea lamikatzera"
Non kanpatu...
Ez bada hire bizitzaren ibaietan
Hire kaltziozko malkoak irakutzi
Hire zuloak ezkutatu
Hire trentza denak, banan, banan,
Inguratu
Sekula erregalatu ez zenidan tren
Elektrikoarekin...
... eh; baina... ondo da.

External links