FANDOM

1,927,742 Pages

StarIconGreen
LangIcon
​Faq

This song is by Berri Txarrak and appears on the album Haria (2011).

Neurtu al duzu inoiz nahi duzuna eta behar duzunaren tarteko distantzia ?
Egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti-guztia ? Inoiz , inoiz ...
Aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan bilatzen zenuena ?
Isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan
Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria ?
Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz ?
Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe ?
Ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan zahartzen ?
Inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz norantz bota lehenengo pausua ?
Ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria ?
Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz ?
Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora ?
Inoiz erre zintuen su horrek berak argitu zizun jarraitzeko bidea
Ibili , erori eta altxatzearen oinarrizko legea
Ikastearen dema ala dema bera irakaspen , ber gauza dira