FANDOM

1,927,953 Pages

StarIconGreen
LangIcon
​Zuzenean

This song is by Asgarth and appears on the album Garrasia (2005).

Oinetatik gora zirrara zabaltzen da
urteak pasa arren.
Taupadak bizkor bularra ito beharrean.

Jendea zai daukagu lehertzeko gogoz
eztanda berri baterako prest.

Maitasunaren pareko sentimendua,
hitzez azal ezina,
salto egin (e)ta argiak pizterakoan

Zirrara hori tentsio bihurtzen da
buruak astinduz garraxika.
Baxuaren taupada nekaezinek
erritmoak jarraituz indarrez.

Milaka ahotsa batera oiartzunaren jabe direla
erritmoaren itxasoan hegaka.
Aska itzazu hegalak.
Sentimenduak batzen gaitu
Askatasunaren haizea guregan sartzen denean,
abesti bidez. Nahigabe zoratzen naute.