FANDOM

1,940,440 Pages

StarIconGreen
LangIcon
Denboraren Hautsa

This song is by Asgarth and appears on the album III (2002).

Kale kantonian euriaren amorruek
Itsutzen naute.
Tren geltokian erlojurik gabe daude.
Gauak ematen ditut esnai,
Denbora noiz gelditu zai,
Heriotza sentituz nonnahi.
Beldurrez...
Iraganak irentsitako denbora
Behatzen artean usteltzen da
Eremuko hondartzen zulo beltzetan
Hautsa bihurtzen.
Iluntasunak bere begien orratzez, erruki gabe,
Ni besarkatzen nau erraiak desegin arte.
Iluntasuna nigana iristean
Izarren hautsa egun batean
Mugaren bestaldean aurkituko naiz.
Izarren hautsa.

External links