Wikia

LyricWiki

Gozategi:Urdinagris Lyrics

Talk0
2,761,252pages on
this wiki
Gozategi
StarIconGreen
This song is performed by Gozategi.
goizean jeiki naiz artez
eta aspaldiko partez
etorri naiz mendira
nahastu ote naizen atez
lehengo pagorikan batez
pasian ote dira?

hango bati galdetuta
tristura ezin izkuta
erantzun dit horrela
makinak hona sartuta
kamioietan hartuta
eraman dituztela.

diruari jarraika
denza kutsatu dute nahita
lehengo zeru urdina orain
grisa baita.

izadiak ezin omen du
arnas garbi hura mantendu
guk hartzea ondo dago baina
berari ez kendu.

asetua det irrika
behin goraino iritsita
gurutzea're hara
lasaituko naiz gutxika
itzaletan eserita
itzalik baldin bada.

baina arnasestuka hona
ezin da igo gizona
ez da nekearena
ta ez da inongo broma
oxigenoan bonbona
hartuko det hurrena

ni neroni testigu
zuhaitzak gutxitu zaizkigu
ta itzala gurutzeak
bakarrik du.

izadiak ezin omen du
arnas garbi hura mantendu
guk hartzea ondo dago baina
berari ez kendu.
Advertisement | Your ad here

Around Wikia's network

Random Wiki